Paloma Rodriguez-Miñambresi Blas de Otero Saria eman zion poesia-bilduma kalean da

0

Epaimahaiaren arabera, iradokizuna eta gai-batasuna dira lanaren bertuterik aipagarrienak

Erein etxeak Paloma Rodriguez-Miñambresen Oroimenaren xaflakortasunaz poesia-liburua plazaratu du. Rodriguez-Miñambresek 2018ko Blas de Otero Poesia Lehiaketa irabazi zuen lan honekin: “ohikoa ez den poesia-sorkuntza” nabarmendu zuten epaimahaiko kideek, eta lanaren bertute nagusiak “iradokizuna eta gaien batasuna” direla.

Egilea
Paloma Rodriguez-Miñambres (Barakaldo, 1972) Euskal Filologian lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean. Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle dihardu, Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailean, hain zuzen. EHUko LAIDA (Literatura eta Identitatea) ikerketa taldeko kidea da. Bere literatur ibilbideari dagokionez, lehenengo poema liburua argitaratu zuen Ernestina de Champourcin XXIV. poesia lehiaketa irabazi zuenean, Desoseguaren gorazarrea (2013) izenburupean.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments