Gernikako idazleak Pamiela etxearen eskutik plazaratu du Pertsonaiak, bere laugarren olerki-liburua
Urriaren 22rako iragarri du Pamiela argitaletxeak Jon Iñaki Lasaren liburu berriaren aurkezpena. Pertsonaiak titulupean kaleratu du idazle gernikarrak bere laugarren poesia-bilduma, eta Jose Angel Irigaray editorea lagun duela aurkeztuko du hilaren 22an goizeko 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Jon Iñaki Lasa
Gizarte eta Informazio Zientzietan lizentziatua. Kandela literatur taldearen sortzailea.
Hilaren 22an aurkeztuko duenaren aurretik beste hiru poesia-bilduma ditu argitaratuak: Bidaiak (Pamiela, 2017), Andaluziari ene bilduma (Susa, 1984) eta Aliziak eta biok (Ustela, 1982).
Pertsonaiak
Garaia erraz identifi katuko duzu.
Gaiaz zer esan, artean beti da bera.
Espazioak aldatzen dira, eta paisaiak.
Saiatu zaitez, mesedez, den-dena ez
ulertzen.
Hemendik aurrera, edo atzera, irakurle,
zeure esku, betiere nahi
baduzu.
Besarkada.