Elena Odriozola Andersen sarietarako finalista izendatu dute

0

Martxoaren 30ean jakinaraziko dute irabazlearen izena. Kanadako, Japoniako, Poloniako eta Suitzako beste lau ilustratzaile daude hautagaien artean Odriozolarekin batera

Elena Odriozola ilustratzailea (Donostia, 1967) Hans Christian Andersen sarietarako finalista izendatu dute. Haur Literaturako Nobel sariarekin parekatu izan dute sarri sari hori. Haur eta Gazte Liburuaren Espainiako Elkarteak, Galtzagorri elkartearekin batera, Odriozola aukeratu zuen, iaz IBBY (International Board on Books for Young People) elkarteak aurten banatuko dituen Andersen sarietarako hautagai izateko, eta finalista izatea lortu du orain Odriozolak. Harekin batera, beste lau ilustratzaile hauek daude hautagaien artean: Isabelle Arsenault (Kanada), Seizo Tashima (Japonia), Iwona Chmielewska (Polonia) eta Albertine (Suitza).

Martxoaren 30ean jakinaraziko dute irabazlearen izena, eta sari-banaketa irailean izango da Moskun, IBBYren 37. Kongresuan.

Publizitatea
Harpidetu
Jakinarazi
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments