Zabalik dago Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarietara lanak aurkezteko epea

0

Euskarazko zein gaztelaniazko narrazioak eta antzezlanak aurkez daitezke apirilaren 27ra arte

Kutxa Fundazioak bi urtez behin antolatzen dituen Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien 2020ko deialdiaren berri eman du. Euskarazko zein gaztelaniazko idazleei zuzendua dago lehiaketa, eta horiek lan originalak, lehendik partzialki edo osorik argitaratu gabeak eta inongo literatura-lehiaketatan saririk eskuratu gabeak aurkeztu beharko dituzte. Hizkuntza batean zein bestean kontakizun-liburuak eta antzezlanak aurkez daitezke.

Parte-hartzaileek apirilaren 27a izango dute euren lanak aurkezteko epea, eta antolakuntzak irailaren 12an emango du irabazleen berri.

Oinarriak osorik hemen.

Harpidetu
Jakinarazi
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments