Juan Kruz Igerabidek aforismo liburu berria aurkeztuko du maiatzaren 18an

0

BIDEOKONFERENTZIA BIDEZKO EKITALDIA ANTOLATU DU ALBERDANIA ETXEAK

Noiz arte arrazoi titulupean kaleratu du Juan Kruz Igerabidek bere lan berria. Aforismo liburua da berau, Koldobika Jauregik ilustratua eta Alberdania etxeak kaleratu duena. “Pentsamenduaren dinamita-kartutxo gisa darabil aforismoa Igerabidek, bere aleetako batean Nietzscheri leporatzen dion bezala. Dinamita ez baita beti suntsitzailea, eraikuntzaren lehen urratsa ere izan ohi da…”, dio Irungo argitaletxeak kaleratu duen oharrak.

Publizitatea

Maiatzaren 18an aurkeztuko dute liburua bideokonferentziaz goizeko 10:30ean: Juan Kruz Igerabidek Koldobika Jauregi ilustratzailea eta Jorge Giménez Bech editorea izango ditu lagun.

Harpidetu
Jakinarazi
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments