Pello Lizarraldek ARGIANTZA nobela berria kaleratu du

0

EREIN ARGITALETXEAK EMAN DU ARGITARA ETA EKAINAREN 10EAN AURKEZTUKO DUTE STREAMING BIDEZ

1982ko irailera garamtza Pello Lizarralderen nobela berriak. Ramon Beitia, hainbat zine areto bere ardurapean dituen ge- rentea, ikuskatze lanetan murgildu da. Irabaziak beheraka ari ziren, eta nagusi gazteak, iritsi berria aitak utzi ziona gobernatzera, kontuak baino ez ditu buruan. Lotsa gutxi eta eskrupulu gutxiagoko horri negozioaren gordina azaldu beharrean da gerentea. Eta horrelaxe hasten da egun gutxiren bueltan errendituko den peripezia. Nola zeuden herrietako aretoak eta zertan zebiltzan haietako langileak.

“Formalki pieza perfektu” bezela definitu du Erein etxeak Pello Lizarralderen Argiantza nobela berria.”Mundu bati, izate eta bizitzeko aldarte bati ematen zaio adioa. Atzean gelditzen den mundu horren arnasa eta denboraren sosegua sentiaraziko digu egileak maisuki”.

Ekainaren 10erako iragarri dute streaming bidezko liburuaren aurkezpena. Lizarraldek Iñaki Aldekoa izango du bidelagun aurkezpenean.

Harpidetu
Jakinarazi
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments