Asel Luzarragak nobela berria aurkeztuko du irailaren 4an

Bilboko idazlearen bederatzigarren eleberria da 'Bahiketa'

0
Asel Luzarraga

Txalaparta argitaletxearen eskutik kaleratu du Asel Luzarragak ‘Bahiketa‘, bere bederatzigarren nobela, eta irailaren 4an aurkeztuko du Donostiako Udal Liburutegiko sotoan goizeko 11:00etan. “Garazi Arrula editoreak eta biok ‘Bahiketa’ hemen dagoela iragarriko dugu. Eta munduari ez badio axola, jakin dezaten euskal komunikabideak irakurri edota entzuten dutenek, behintzat. Saiatuko gara hor azaltzen zer gertatzen den Edu protagonistaren buruan, errazagoa, seguruenik idazlearen buruan gertatzen dena azaltzen saiatzea baino”, azaldu du Luzarragak bere webgunean.

SINOPSIA. Buenos Airesko La Hoz egunkarian luzetsita daude, Matxinen artikulua iristen ez delako. Ez artikulua, ez Matxin bera. Haren inguruko berririk ez dagoela jabetzean, alarmak piztu zaizkio Eduri, lagun mina baitu; Euskal Herritik ihesi alde egin zuenean, Matxinek lagundu zion Argentinara. Bizi-bizi ari da Eduren burua, arriskuak ez baitira gutxi: ultra-eskuinak bahituko al zuen laguna, edo zerbitzu sekretuek? Nongotarrek, baina? Edo Euskal Herrira itzultzea erabaki ote du, berari ezer esan gabe? Sortuz gero inoiz desagertu ez diren beldurrak, mamuak, kontzientzia txarra, eldarnioak… Guztiak hasi dira dantzan Eduren baitan, bizitokiaren eta sorterriaren, iraganaren eta orainaren, errealitatearen eta fantasiaren arteko espiral zoro batean. Bahituta nor edo zer egon den ez jakiteraino. Info+

Publizitatea
Harpidetu
Jakinarazi
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments