Uxue Alberdik nobela berria plazaratu du

0

Donostian aurkeztuko du DENDAOSTEKOAK irailaren 16an

Susa argitaletxearen eskutik plazaratu du Uxue Alberdik bere hirugarren eleberria: DENDAOSTEKOAK. Irailaren 16an aurkeztuko du Donostiako Udal liburutegiko sotoan goizeko 11:00etan. Aurreko bi eleberriak Aulki-jokoa (2009) eta Jenisjoplin (2017) dira; azken horrekin 2017ko 111 Akademiaren Saria irabazi zuen.

Publizitatea

Sinopsia
Jostuna bata, brodatzailea bestea. 70eko hamarkada bukaeran ireki zuten denda, gurasoen etxean lan egiteaz nekatuta, eta liburu politikoak eta diskoak gehitu zizkieten ordura arte erabilitako kakorratz, makina eta hariei. Marx eta mertzeria. Aitak esan zien emateko tokia tailerrari eta almazenari: “Funtsezkoa ezkutuan egiten da”. Han josten dute geroztik, han brodatzen, hantxe gordetzen dituzte mozorroak egiteko oihalak, edo banatzaileari itzuli beharreko liburuak. Dendaostean entzun dituzte diskoak lagunekin, edo abortuaren aldeko manifestazioetarako prestatu, edo mendi irteeretarako.
Botoi bat josi liburu bat gomendatzen den bitartean, eta diskoak saldu txapelak brodatu ondoren. Eta, bitartean, uholdeak, atxiloketa eta atentatuak, txikiteoa, jaiotzak eta heriotzak. Denda baten kronika literarioa idatzi du Uxue Alberdik eta, bide batez, garai batena ere bai. Memoriaren dendaostetik.

Harpidetu
Jakinarazi
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments