Maialen Diaz eta Mikel Ayllon saritu dituzte Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarietan

0

DONOSTIAKO ANTZOKI ZAHARREAN OSPATU ZEN SARI-BANAKETA EKITALDIA AZAROAREN 7AN

Kutxa Fundazioak azaroaren 7an banatu berri ditu 55. Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak. Euskarazko antzerkiari dagokion modalitatean Maialen Diazek jaso zuen saria Herri hura lanarekin, eta euskarazko kontakizun-liburuari dagokiona Mikel Ayllonentzat izan zen Zoriontsuak izatea aukeratu genuen lanarekin. Gaztelaniazko sariei dagokienez, antzerki modalitatekoa Markel Hernándezek jaso zuen Vivir de alquiler lanarengatik, eta kontakizun-liburuari dagokiona Rubén Abellarentzat izan zen Quince llamadas perdidas lanarengatik. Antzerkiko irabazleek garaikurra eta 15.000 euro jaso zituzten eta kontakizun-liburuko garaileek garaikurra eta 10.000 euro.

Publizitatea

Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien deialdi honetara 683 lan aurkeztu dira guztira, horietatik 656 gaztelaniazko kontakizun eta antzerki modalitateetan eta 27 euskarazko kontakizun eta antzerki modalitateetan.

Harpidetu
Jakinarazi
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments