Itxaro Bordak poesia-bilduma berria plazaratu du

0

Iñaki Segurolak ere aste honetan aurkeztuko du bere saiakera berria

Itxaro Bordak ABARO poesia bilduma izeneko lan berria kaleratu du Balea Zuria argitaletxearen eskutik. Abenduaren 4an aurkeztekoak dira Donostian. Bezperarako iragarri du, bestalde, Erein argitaletxeak Iñaki Segurolaren SED QUIA SUA saiakeraren aurkezpena. Argitaletxeak aurreratu duenez, “iritzi eta pentsamendu propioa (etsimenduz) bazterrera utzirik, euskal gogo zaharraren berrasmatze/berreraikitze bat egikaritzen da hemen, bi (edo hiru) aldaketa haunditan azaldurik. Osagarri gisa, hitz mordoska batetik abiaturik, mundura begira jartzen gara pixkaren bat, hura euskal hitzetatik argitu beharrez, baina “mundu-ikuskeran” galdu gabe eta etimokerian gehitxo amildu gabe”.

Publizitatea
Harpidetu
Jakinarazi
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments