NAPARRA. KASU IREKIA aurkeztuko du Jon Alonsok Iruñean

0

URTARRILAREN 13RAKO IRAGARRI DU ELKAR ARGITALETXEAK AURKEZPEN EKITALDIA

Jose Miguel Etxeberria Alvarez “Naparra”, Komando Autonomo Antikapitalistetako militantea eta Iparraldean errefuxiatua, 1980ko ekainaren 11n desagertu zen, norbaitek bahitu eta eraila. Ordutik ez da haren gorpurik agertu, ez desagerketaren egileez edo xehetasunez berri zehatzik jakin. Kasu horren inguruan osatu du Jon Alonsok ‘Naparra. Kasu irekia’ saiakera, eta urtarrilaren 13an Iruñeko Katakraken aurkeztuko du, iluntzeko 19:00tan, Mikel Soto bidelagun duela.

Jon Alonsok, era bateko eta besteko iturrietara joz, ikerketa zabal eta sakon bati ekin dio, kasu horretaz dakigun guztia biltzeko, baita suma dezakeguna iradoki eta ilunpean dagoena gogorarazteko ere. Naparra kasuaz hitz egitean, baina, gutxien-gutxienez bi kasu hartu behar ditugu aintzat: bata, indarrez desagerrarazi zuten borrokalari gazte, argi eta kementsuaren historia lazgarria; eta bestea, semearen (eta anaiaren) arrastoaren bila berrogei urtez batera eta bestera joz eta askotan bakardadean, modu nekaezinean jardun duen familiaren historia, aurrekoa bezain lazgarria edo agian lazgarriagoa.

Biak landu eta jorratu ditu egileak Debako udalak eta Elkarrek antolatzen duten Tene Mujika Bekaren laguntzaz idatzitako lan honetan, gure memoria argituz eta astinduz; izan ere, noizbait denontzat bizigarria izango den herri bat eraikiko badugu, bidean gertatu diren izugarrikeria guztiak hartu beharko baitira gogoan.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments