Agota Kristofen ANALFABETOA IDAZLE argitaratu du Alberdaniak

0

ESKARNE MUJIKAK EKARRI DU EUSKARARA HUNGARIAN JAIO BAINA GAZTETAN SUITZAN ERBESTERATU BEHAR IZAN ZUEN IDAZLEAREN KONTAKIZUN AUTOBIOGRAFIKOA

Agota Kristofek (Csikvánd, Hungaria, 1935 – Neuchatel, Suitza, 2011) 2004an eman zuen argitara L’ANALPHABÈTE, bere bizitzako hainbat pasarte biltzen dituzten 11 kontakizun laburrek osatutako liburua. Eskarne Mujika Gallastegi itzultzaileak euskarara ekarri du Hungarian jaio baina gaztetan Suitzara ihes egin behar izan zuen idazlearen lan hori, eta Alberdania argitaletxeak plazaratu berri du ANALFABETOA IDAZLE titulupean.

Publizitatea

Alberdania etxeak baditu aurretik Kristofen beste hiru lan argitaratuak, Eskarne Mujikak euskaratuak hirurak: Koaderno handia 1997an (Le grand cahier), Atzo 2003an (Hier) eta Berdin dio 2005ean (C’est égal).

Harpidetu
Jakinarazi
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments