Iñaki Irisarrik bere estreinako nobela kaleratu du

0

ABENTURAZKO KONTAKIZUNA DA ‘…ETA INFERNUKO DEMONIOA ADISKIDE’, 1811N NAPOLEONEN TROPA FRANTSESEK NAFARROA HARTU ZUTENEAN GIROTUA.

“1811. urtea da, duela hiru urte Napoleonen soldaduak Iruñean sartu eta mendean hartu zuten, eta berehala hasi zen gerrilla antolatzen haiei kontra egiteko. Beraz, batetik Napoleonen soldaduak, bestetik gerrillariak, euskaldunak bi bandoetan noski, eta bi bando horien artean herri xehea halako gerra giro batean beti galtzaile”. Testuinguru horretan kokatu du Iñaki Irisarrik ‘…eta infernuko demonioa adiskide’ eleberrian kontatu duen abentura: “Hiru gerrillari Urkiaga aldera joango dira bidelapur bat harrapatzera. Urkiaga aldean badago benta bat eta bentako emakumeak, misteriotsu samarra denak, lagunduko die afera horretan”.

Publizitatea

Irisarriren estreinako lana den liburu hau Elkar etxeak eman du argitara.

Sinposia
1811ko uda da; hiru urte badira Napoleonen tropak Iruñeko zitadelaz jabetu zirenetik, eta jendea nazkaturik dago frantsesak jasan eta elikatu beharraz. Hori dela-eta, gero eta gehiago dira Espoz Minak gidatzen duen gerrillarekin bat egiten dutenak, soldaduak behingoz Nafarroatik botatzeko. Hain zuzen, gerrillariekin elkartzera doa Babil, txirula jotzen duen mutiko xalo eta mutua, etsaiek aita hil diotela-eta. Erakusle ipiniko diote Txarro, gizonkote zakar eta basa, eta eginkizun berezia emanen diete, biei eta Bordeletik datorren Lauren gazte ilustratuari: mugaldera joatea, handik dabilen bidelapurra atzemateko, merkatarien joan-etorriak babestearren.

Abenturazko eleberri hauxe dugu Iñaki Irisarriren letretako estreinaldia: leku, giro eta garai zehatz baten kolore eta usainez ongi hornituriko kontakizuna, botereen eta armen aurrean herritar xeheak galtzeko guztiak dituela gogorarazten diguna.

Harpidetu
Jakinarazi
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments