Zabalik da 44 Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietarako lanak aurkezteko epea

0

ORIGINALAK JASOTZEKO AZKEN EGUNA APIRILAREN 19A IZANGO DA. ELEBERRI MODALITATEKO SARIDUNAK 25.000 EURO JASOKO DITU ETA OLERKI MODALITATEKOAK, 15.000 EURO.

Kutxa Fundazioak, Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien deialdia egin berri du; 44. edizio honetan eleberri zein olerki modalitateetan egin da deialdia, euskaraz eta gaztelaniaz. Lehiaketara aurkeztu beharreko lanak zorroztasunez originalak eta lehendik partzialki edo osorik argitaratu gabeak izango dira, eta inongo literatura-lehiaketatan saririk eskuratu gabeak.

Publizitatea

Lehiaketan izena emateko zein lanak aurkezteko modu telematikoa bakarrik erabili ahal izango da. Izen-emateak esteka honetan egin litezke.

Originalak jasotzeko epea 2021eko apirilaren 19 artekoa da, eta epaimahaiaren erabakia 2021eko irailaren 11an jakinaraziko da.

Modalitateak eta sariak
EUSKARAZKO OLERKIA: Gutxieneko 800 bertsoko luzerako zeinahi errima, neurri eta gairi buruzko olerkientzat. Saria: garaikurra eta 15.000 euro.
EUSKARAZKO ELEBERRIA: Gutxieneko 150 folioko gai eta idazkera libreko narrazioentzat. Saria: garaikurra eta 25.000 euro.
GAZTELANIAZKO OLERKIA: Gutxieneko 800 bertsoko luzerako zeinahi errima, neurri eta gairi buruzko olerkientzat. Saria: garaikurra eta 15.000 euro.
GAZTELANIAZKO ELEBERRIA: Gutxieneko 150 folioko gai eta idazkera libreko narrazioentzat. Saria: garaikurra eta 25.000 euro.

Oinarriak osorik hemen.

Harpidetu
Jakinarazi
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments