ALESSANDRO BARICCOREN ‘ZETA’, ALAA AL ASWANIREN ‘JAKOBIAN ERAIKINA’ ETA NATALIA GINZBURGEN ‘FAMILIAKO LEXIKOA’ DIRA HIRU ARGITALPEN BERRIAK
Igela argitaletxeak martxoaren 3an Donostian eta 10ean Iruñean aurkeztuko ditu edizio berrituan kaleratzear dituen bere bildumako hiru lan: Alessandro Bariccok idatzi eta Koldo Bigurik euskarara ekarritako ‘Zeta’, Danel Agirreren azalarekin; Alaa Al Aswanik idatzi eta Arantzazu Royok eta Xabier Olarrak euskarara ekarritako ‘Jakobian eraikina’, Oier Zuñigaren azalarekin; eta Natalia Ginzburgek idatzi eta Fernando Reyk euskarara ekarritako ‘Familiako lexikoa’, Miren Asiainen azalarekin.