Aritz Galarragaren ‘Gogoan dut’ saiakera laburra argitaratu du Pamielak

0

Memoria ariketa bat da Gogoan dut liburua, pertsonala, intimoa, ezer ezkutatzen ez duena

Saiakera laburrei eskainiriko Upaingoa bildumaren baitan argitaratu du Pamiela etxeak Aritz Galarragaren Gogoan dut liburua, apirilaren 21ean aurkeztu berri dutena.

Memoria ariketa bat da Gogoan dut liburua, pertsonala, intimoa, ezer ezkutatzen ez duena. “Joe Brainard, Georges Perec edota Joseba Sarrionandiak ibilitako bidetik, printza labur, kolpe zuzen, pasarte jakingarriak bilduz osatzen da idazlearen biografia. Gogoratu bezala daude oroitzapenok, auskalo hala gertatu zen dena; baina ez daude ederretsita, edo nahitara aldatuta, fikzioaren legeek ahalbidetzen dituzten tranpak erabilita. Dena jaso da memoriak jaulki duen gisara. Eta, azkenerako, oroitzapenez oroitzapen, ariketa pertsonala zena, ez ote den bilakatzen garai, giro, belaunaldi oso batena.”, dio liburuaren sinopsiak.

Egileari buruz
Arte eta Literatura ikasketak egin ditu Bilbo eta Bartzelonan. Unibertsitate irakasle gisa aritu da UABn, UBn eta EHUn. Ipuin katalan garaikideak biltzen dituen Hobe kontatzen ez badidazu (2014) liburuko aukeraketa eta hitzaurrea egiteaz gain, Joxemari Iturralde (Kaleidoskopioa, Pamiela, 2012) eta Joxemiel Bidador (Klasiko bitxi, arront klasiko, Pamiela, 2016) idazleen prentsarako artikuluen edizio bana prestatu du.

Salvador Espriu eta Joan Vinyoli poeta katalanen poemak itzuli ditu euskarara, eta Gabriel Ferrater poeta katalanaren poema antologia bat publikatu du Munduko Poesia Kaierak bilduman.

Euskal hedabideetako ohiko kolaboratzailea da, Argia, Berria, Deia, Erlea, Euskadi Irratia,
The Balde eta abarretan. Estralanak liburuan (2017) bildu dizkiote prentsarako idatzi dituen
testu esanguratsuenetako batzuk. Posteritatea izeneko lanean (2020), aldiz, hamar urtez
idatzitako nobedade ez diren liburuen iruzkinak.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments