Jon Arretxeren Touré detektibea pantaila txikian ikusiko dugu

0

Detektibe-igarlea ardatz izango duen telesaila egiteko kontratua sinatu duela jakinarazi du idazle basauriarrak bere sare sozialen bidez

Euskal literaturazaleontzat aski ezaguna den Touré detektibea, Jon Arretxeren hainbat eleberritako protagonista, pantaila txikian ikusiko dugu. Idazle basauriarrak bere sare sozialen bidez jakinarazi du Touré ardatz izango duen telesaila egiteko kontratua sinatu berri duela. Arretxek Hego Uribeko Geuria komunikabideari azaldu dionez, “Espainiako ekoiztetxe handi batekin” sinatu du kontratua, “nazioartean proiektu handiak dituena. Kontratu honekin, ekoiztetxeak eskubideak ditu telesail bat egin ahal izateko, eta urte eta erdiko epea izango du lehenengo kapitulua egiteko. Proiektua serioa da, itxura onekoa”. Idazle basauriarrak Geuriari aurreratu dionez, printzipioz sei kapitulutako telesaila izango litzateke, bakoitza liburu batean oinarritua. Orain arte Touréri buruzko zazpi nobela argitaratu ditu Arretxek, eta Hego Uribeko komunikabideari adierazi dio zortzigarrena idazten ari dela.

Badirudi telesaila gaztelaniaz izango dela, baina Jon Arretxeren arabera aukera legoke beste hizkuntza batzuetan ere ekoizteko. Kokapenari dagokionez, Bilboko San Frantzisko auzoan grabatzea gustatuko litzaiokeela aitortu du. “Oso pozik nago. Ilusio handia egin dit hasierako kontratu hau sinatzeak. Aspalditik neukan nire nobelak pantailara eramateko gogoa. Nire betiko ametsetako bat da, baina dirutza behar da pantailara eramateko”, adierazi dio Arretxek Geuriari.

Aipatu bezala, momentuz zazpi eleberrik osatzen dute Jon Arretxeren Touré saga:

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments