Itxaro Bordak nobela berria kaleratu du

0

Amaia Ezpeldoi detektibearen kontakizun berria dakar idazle baionarrak

Susa argitaletxearen eskutik kaleratu du Itxaro Bordak bere nobela berria: EURI ZITALARI ESKER. Amaia Ezpeldoi detektibearen kontakizun berri batekin osatu du Bordak bere azken eleberria. Donostian aurkeztuko du ekainaren 11n.

Eleberriak 376 orrialde ditu eta azaleko irudia Ainara Azpiazu ‘Axpi’k egin du.

Sinopsia
Detektibe jardunetik erretreta hartzear da Amaia Ezpeldoi. Hala agindu dio Joana Garralda maitaleari; Baionako apartamentuko puskak bildu eta harekin joango dela Atharratzera, mendialdean bizialdi berri bat hastera. Ez ditu alferrik hirurogeiak gertu. Alta, dei bat jasoko du ezustean: Maddiren ama da, atezuan, gauetik goizera Landetara ezkondu zen alabaren berri ez duelako izan aspaldi.
Garraldaren 4x4a hartu eta haren atzetik abiatuko da Ezpeldoi, Maddiren desagertzea azken kasua izango duela zin eginik. Sexua, dirua, telesailak, ikasle garaiko bulkadak eta sarearen ezkutalekuak; aztarna bihurrien eta aspaldiko lagunen eskutik aitzinatuko da bilaketan, oihan sarri baten gerizpetik argirantz irteten duenaren gisan.
Bere pertsonaia sonatuaren ibilietara itzuli da Itxaro Borda kontakizun berrian, ezari-ezarian, keinu azkengabeak eginez hizkuntzari, euskal jendarteari, adiskidetasunari eta beste zenbait hari ez singleri.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments