Ekainaren 10ean ospatu zen Amasako Hika txakolindegian Pello Lizarralderi 2020ko 111 Akademiaren Saria emateko ekitaldia. Akademiakideek Lizarraldek idatzi eta Erein argitaletxeak plazaraturiko Argiantza eleberria izendatu zuten iazko libururik gogokoena eta, beraz, Lizarraldek jaso du 2020ko saria. Manuel Larramendi Kultur Bazkuneko lehendakari Ane Jalonen eta 111 Akademiako buru Jon Unanueren eskutik jaso zuen Pello Lizarraldek 2020ko saria, eta Jon Unanuek eta Garazi Kamiok liburu sarituko pasarte bana irakurri zuten. Don Inorrezek jarri zuen ekitaldiko soinu-banda.