‘Emakumezkoen ahotsaren eraikuntza paperean’ eta ‘Zientzia Fikzio feminista’ idazketa ikastaroak, Bilboko Euskararen Etxean

0

Udazkeneko larunbatetan egingo dira, Idoia Carramiñanak eta Garazi Albizuak zuzenduta

Euskal Idazleen Elkarteak bi ikastaro antolatu ditu Bilboko Euskararen Etxean. Biak ala biak udazkeneko larunbatetan egingo dira: Isla gabeko ispiluak: emakumezkoen ahotsaren eraikuntza paperean eta Zientzia fikzio feminista.

Isla gabeko ispiluak: emakumezkoen ahotsaren eraikuntza paperean, Idoia Carramiñanak zuzenduko du, eta urriaren 16an, 23an eta azaroaren 6an eta 13an egingo da.

Zientzia fikzio feminista bestalde, Garazi Albizuak gidatuko du eta irailaren 22an, 29an eta urriaren 6an egingo da.

Informazioa eta izen-ematea:

eie@idazleak.eus

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments