‘Poesia Orduak’ irailaren 6an eta 7an Donostiako Victoria Eugenian

0

Leire Bilbaok eta Maite Larburuk Bilbaoren ‘Etxeko urak’ poesia-liburuan oinarritutako errezitaldia eskainiko dute irailaren 6an

Irailaren 6an eta 7an ospatuko da aurten Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan Poesia Orduak zikloa, Donostia Kulturak eta Euskal Idazleen Elkarteak antolatuta. Arratsaldeko 19:30ean izango dira errezitaldiak, sarrera doakoa izango da lekua bete arte eta gonbidapenak Victoria Eugenia antzokiko leihatilan jaso ahal izango dira emanaldien egunetan, 17:00etatik aurrera.

Astelehenean Leire Bilbao idazleak bere Etxeko urak poema-liburuaren errezitaldia eskainiko du, Maite Larburu musikan lagun duela. Liburua aurrez ere aurkeztu izan den arren, hauxe izango da lehen emanaldi osoa eta Maite Larbururekin batera eskainiko duen lehen aldia.

Asteartean, Juan Sebastian Elkanoren itsas bidaian oinarritutako Poema Likidoak errezitatuko ditu Nahia Zubeldiak. Oholtza gainean, Lumi taldea osatzen duten Nahia bera eta Manu Matthys bikotea izango dira.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments