Artze, Mirande, ‘Dendaostekoak’, zientzia fikzioa eta ‘Habiak’ Hi(ZKI)bridoak zikloaren bigarren edizioan

0

Aurten Euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak laguntza jarri dute martxan estreinakoz

Hi(ZKI)bridoak. Literatura Mutanteak kultur zikloaren bigarren edizioa ospatuko da udazken honetan Bilboko Euskararen Etxean. Literaturaren eta ahozkotasunaren inguruan ardazten den ekimen honek bost ekitaldi biltzen ditu bigarren edizio honetan:

Irailak 23 / 19:30 – Doan
‘oMorruMU baMat’
Joxan Artzeri omenaldia egiteko asmoz, 2018ko udazkenean hasi ziren IbonRG eta Enrike Hurtado, ohiko dituzten lanabesekin lanean. Ibonek Artzeren hainbat olerki abiapuntu hartuta sortutako kantuak Enrikek berak sortutako software esperimentalekin uztartu ziren. Txalaparta interaktiboa, autotxalaparta eta soinua eraldatzeko programa horiek ahotsa, piano eta txalapartaren egurrak bat egiten dute lan honetan. IbonRG (ahotsa eta pianoa)  eta Enrike Hurtado (txalaparta).

Urriak 7 / 19:30 – Doan
‘Dendaostekoak’
Uxue Alberdiren azken lan literarioan oinarritutako literatur bertso-saioa. Uxuek gaiak jarriko dizkie Onintza Enbeita eta Oihana Iguaran bertsolariei, Aitor Nova Saxofonistaren doinuekin lagunduta.

Urriak 29 / 19:30 – Doan
Mirande
Jon Miranderen olerkietatik abiatutako musika-egitasmoa. Elena Setien (ahotsa eta teklatuak), Xabier Erkizia (elektronika) eta Grande Days taldea; hots, musika esperimentala ingelesez kantatu ohi duen abeslari bat, soinu artista eta ekoizle bat eta indie-rock talde bat. “Emaitza Frankenstein bat da”.

Azaroak 11 / 19:30 – Doan
Zientzia Fikziozko Bertso Saioa
Miren Artetxe, Eli Pagola eta Jone Uria (bertsolariak), eta Danele Sarriugarte eta Arrate Hidalgo (gidoilariak).

Abenduak 17 / 19:30 – Doan
‘Habiak’
Anariren ‘Habiak’ diskoan oinarritutako arte erakusketa kolektiboa; Anarik disko horretako zenbait kantu joko ditu.

Ekitaldietarako gonbidapenak eskuratzeko bideak hemen.

Euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako laguntza
Aipaturiko egitarauarekin batera, aurten Euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak laguntza jarri dute martxan estreinakoz. Laguntza horrek 3.000 euroko saria bideratuko du 2022ko Hi(ZKI)bridoak zikloan estreinatuko den ekitaldi bat garatzeko.

Laguntzari buruzko xehetasunak hemen.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments