Alaine Agirrek eta Leire Vargasek lan berriak aurkeztuko dituzte azaroaren 29an

0

Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietan saridun izandako lanak dira biak

Elkar argitaletxeak azaroaren 29rako iragarri du Alaine Agirreren eta Leire Vargasen liburu berrien aurkezpena. Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietan saridun izan dira bata zein bestea: Agirreren ‘Karena’ euskarazko narratibaren alorrean saritu zuten eta Vargasen ‘Dena ametsa den irudipena’, poesiarenean.

Bi idazleek Kutxa Kultur-eko literatura arloko arduraduna den Mikel Intsausti eta Elkarreko Antxiñe Mendizabal eta Xabier Mendiguren editoreak izango dituzte bidelagun Donostiako Tabakaleran ospatuko den aurkezpen ekitaldian.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments