Zabalik da (H)ilbeltza bekara lanak aurkezteko epea

0

Martxoaren 25a izango da lanak aurkezteko azken eguna

Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak, elkarlanean, euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko (H)ilbeltza bekaren deialdia egin dute. Oraingo honetan, itzulpenaren txanda da, eta horretarako Fred Vargas autorearen Debout les morts eleberria itzuli beharko da.

Martxoaren 25a lanak aurkezteko azkeneko eguna da, eta Baztango Udaleko erregistroan egin behar da. Lan irabazleak 6.000 euro hartuko ditu.

Epaimahaiak jasotako proiektu guztiak aztertuko ditu, eta haien arteko bat izendatuko du irabazle aurtengo maiatzaren 6a baino lehen. Aurkeztutako lanek behar adinako kalitaterik ez dutela iritziz gero, beka eman gabe lotu ahala da.

 

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments