Literatura Unibertsala bildumako hiru ale berri eman dituzte argitara

0

Maryse Condé, Kate Chopin eta Edna O’Brienen lanak ekarri dituzte euskarara Joxe Mari Berasategik eta Gema Lopez Las Herasek

Erein eta Igela argitaletxeek otsailaren 2rako iragarri dute Literatura Unibertsala bildumako 180, 181 eta 182. liburuen aurkezpena. Honakoak dira hiru aleak:
Bihotza negar eta irri. Maryse Condé. Itzulpena: Joxe Mari Berasategi.
“Ekaitza” eta beste 34 ipuin. Kate Chopin. Itzultzailea: Joxe Mari Berasategi.
Landa aldeko neskak. Edna O’Brien. Itzultzailea: Gema Lopez Las Heras.

Otsailaren 2ko aurkezpen ekitaldian izango dira bi itzultzaileekin batera Lander Majuelo (Igela eta Erein argitaletxeen ordezkaria), Itziar Diez de Ultzurrun (EIZIEren lehendakaria) eta Aitziber Atorrasagasti (Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments