Balea Zuriak Joxan Artzeren antologia poetikoa plazaratu du

0

Urtarrilaren 27an aurkeztuko dute Donostiako Koldo Mitxelenan

Enborretik. Antologia poetikoa izenburupean kaleratu du Balea Zuria argitaletxeak Joxan Artzeren antologia poetikoa, eta urtarrilaren 27rako iragarri dute liburuaren aurkezpena Donostiako Koldo Mitxelenan: argitaletxeko ordezkariekin batera bertan izango dira Harkaitz Millan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol diputatuta eta Agurtzane Solabarrieta Usurbilgo alkatea.

Eborretik
Joxan Artze gure poeta esanguratsuenetariko eta maitatuenetako bat da. Gai ugari jorratu izan ditu, hala nola, herria eta geure kulturaren aitorpenari dagozkionak, naturaren oihartzunari buruzkoak, gizakiaren ñabardura ezberdinak, joera mistikokoak… Betiere hizkuntza dotore eta landu baten bidez, lerro bakoitzean argitasuna eta distira lortuz. Xume baina sakon.
Poeta izateaz gain, kantua ere menderatzen zuen, eta bien arteko talkan gure sustraien ttakun-ttakuna berreskuratu zuen. Nabaria da hori bere hitzetan eta bere hitz-jokoetan, non musikaltasuna eta erritmoa nagusi diren. Haren poesia keinuz, zehaztasunez eta apuntez josita dago. Aski ezagunak ditugu, halaber, Laboaren ahotsean ezagun egin ziren haren zenbait testu: Txoria txoriMaite ditut maite gure bazterrak… Zalantzarik gabe, gure kultur ondarean eta iruditerian luzerako geratuko da iltzatuta Artzeren langintza.

 

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments