Haur literaturako Mikel Zarate sarirako lanak aurkezteko epea zabalik dago

0

Maiatzaren 31ra arte egongo da zabalik, eta Leire Bilbaok, Maribel Aiertzak eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak ekainaren 30a baino lehen hartu beharko du erabakia

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak, haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, haur literaturako Mikel Zarate lehiaketaren XII. edizioaren berri eman dute. Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskaraz sortutako kontakizunak aurkez daitezke, jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Lehiaketan parte hartzeko, berriz, beharrezkoa izango da 18 urteak beteta izatea. Lanak Lezamako Udalera bidali behar dira maiatzaren 31 baino lehen.

Leire Bilbaok, Maribel Aiertzak eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak ekainaren 30a baino lehen hartu beharko du erabakia, eta 3.000 euroko sari bakarra emango da.

Info +

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments