Eider Rodriguezek irabazi du 2021eko 111 Akademiaren Saria

0

Akademiakideek ‘Eraikuntzarako materiala’ eleberria saritu dute. Jendaurreko sari-emate ekitaldia ekainean egingo du 111 Akademiak

111 Akademiak Eider Rodriguezi (Orereta, 1977) emango dio 2021eko 111 Akademiaren Saria. Akademiakideek Rodriguezen ‘Eraikuntzarako materiala‘ eleberria izendatu dute 2021eko libururik gogokoen. 212 akademiakide ditu une honetan 111 Akademiak, eta horietako 127k parte hartu dute 2021eko sariduna izendatzeko 2022ko urtarrila eta apirila bitartean burututako hiru bozketa txandetan. Rodriguezen lanak Itxaro Bordaren ‘Euri zitalari esker’ eleberria izan du lehiakide azken bueltan.

111 Akademiak jendaurreko sari-emate ekitaldia egiteko asmoa du ekaineko bigarren edo hirugarren astean

Eraikuntzarako materiala
Irakurlea etsipenaren eta oroiminaren arteko eremu lausora daraman literatur lan ederra. Idazkera neurtua eta neurritsua. Estilo aparta. Hunkigarria da ikustea zer nolako eragina izan zuen aitaren heriotzak protagonistarengan, eta zein ondo azaltzen dion hori irakurleari. Sakonera handiko erauzte psikologikoa. Protagonistak bere aita definitzen duen moduan definituko du akaso hainbatek nobela hau: gazia eta mingotsa. Zalantzarik gabe, maisulana.

XXVI.a
Euskal Herriko irakurleek ematen dute sari honek hogeita seigarren edizioa du aurtengoa. Manuel Larramendi Kultur Bazkunak 1996an jarri zuen abian Beterriko Liburua literatur aipamena (gerora 111 Akademiaren Saria bihurtua) euskal literaturaren plazan irakurleari hitza eta protagonismoa eman asmoz. Honakoak izan dira urte horietan guztietan irakurleen saria jaso duten obrak:
– 1996 Joxean Agirreren ‘Elgeta’.
– 1997 Ur Apalategiren ‘Gauak eta hiriak’.
– 1998 Koldo Izagirreren ‘Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri’.
– 1999 Lourdes Oñederraren ‘Eta emakumeak sugeari esan zion’.
– 2000 Ramon Saizarbitoriaren ‘Gorde nazazu lurpean’.
– 2001 Joseba Sarrionandiaren ‘Lagun izoztua’.
– 2002 Anjel Lertxundiren ‘Zorion perfektua’.
– 2003 Bernardo Atxagaren ‘Soinujolearen semea’.
– 2004 Pako Aristiren ‘Gauza txikien liburua’.
– 2005 Juan Kruz Igerabideren ‘Hauts bihurtu zineten’.
– 2006 Karmele Jaioren ‘Amaren eskuak’.
– 2007 Jokin Muñozen ‘Antzararen bidea’.
– 2008 Anjel Lertxundiren ‘Zoaz infernura, laztana’.
– 2009 Irati Jimenezen ‘Nora ez dakizun hori’.
– 2010 Ur Apalategiren ‘Fikzioaren izterrak’.
– 2011 Harkaitz Canoren ‘Twist’.
– 2012 Ramon Saizarbitoriaren ‘Martutene’.
– 2013 Miren Agur Meaberen ‘Kristalezko begi bat’.
– 2014 Mikel Peruarenaren ‘Su zelaiak’.
– 2015 Katixa Agirreren ‘Atertu arte itxaron’.
– 2016 Kirmen Uriberen ‘Elkarrekin esnatzeko ordua’.
– 2017 Uxue Alberdiren ‘Jenisjoplin’.
– 2018 Harkaitz Canoren ‘Fakirraren ahotsa’.
– 2019 Karmele Jaioren ‘Aitaren etxea’.
– 2020 Pello Lizarralderen ‘Argiantza’.
– 2021 Eider Rodriguezen ‘Eraikuntzarako materiala’.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments