HIRUGARRENA ORDUAN album ilustratua kaleratu du Denonartean argitaletxeak

0

Ipuin Sistemikoen Bildumaren baitan ikusi du argia Maitane Unanuek, Mirari Alkortak eta Xabier Etxanizek ondutako lanak

“Badira ia haur guztien inkontzientean gatazkak sortzen dituzten gai ezberdinak, hala nola, heriotza, abortoa, esklusioa, gurasoen banaketa, adopzioa… Gatazka horiei guztiei konponbidea ematen laguntzeko tresna literarioak sortzea dugu helburu: Ipuin Sistemikoen Bilduma”. Halaxe deskribatu dute Mimatuzeko Maitane Unanuek eta Mirari Alkortak eta Xabier Etxaniz ilustratzaileak Denonartean argitaletxeak abian jarritako bilduma hau, eta bilduma horren baitan ikusi du argia hiruen artean ondu duten ‘Hirugarrena orduan‘ album ilustratuak. Heriotza, abortua eta familia erlazioak lantzen ditu album horrek.

Sinopsia
Maddi triste dago, haserre… -ZEEERRRRRRR? Zuek esan zenidaten nik 5 urte egin eta egun gutxira nire ahizpa txikia jaioko zela. -Badakit eta hala zen, gu ere horren esperoan geunden, bere bihotzak ordea danborra jotzeari utzi dio. Gure txikia hil egin da. Etxe ondoko tontorrera igo gara, lore txuria eskuetan eta agur hitzak ezpainetan…

Egileak
Maitane Unanue Gabirondo (1989) Itziarko Lastur auzoan jaioa. Alor pertsonalean, alaba, arreba, izeba, emaztea eta ama. Alor profesionalean, Haur Hezkuntzan diplomatua EHU-ren eskutik eta 2011-2012 ikasturtetik Haur Hezkuntzako irakasle lanetan aritua eta diharduena erkidegoko eskola publikoan. Pedagogia sistemikoa eta metodologia tresnen masterra egina 2019 eta 2020an. Egun Praktika psikomotrizitateko PEI-EIP eskola internazionalaren eskutik, Heziketa eta prebentzio psikomotrizitate praktikako espezialista masterra burutzen. Egunerokotasunean, ameslari, bidelagun, sortzaile…

Mirari Alkorta Lizaso, (1989) Billabonan jaioa. Alor pertsonalean alaba, arreba, izeba eta bikote. Alor profesionalean, Haur Hezkuntzan diplomatua EHU-ren eskutik eta 2010-2011 ikasturtetik Haur Hezkuntzako irakasle lanetan aritua eta diharduena Nafarroako zein erkidegoko eskola publikoan. Zeinu hizkuntzako ikasketak egina 2012an. Praktika psikomotrizitateko PEI-EIP eskola internazionalaren eskutik, Heziketa eta prebentzio psikomotrizitate praktikako espezialista masterra egina 2014 eta 2015ean. PEI-EIP Psikomotrizitate praktikako eskola internazionalaren eskutik, Orientazio terapeutikoa duen laguntza talde txikiko psikomotrizitate praktikako espezialista masterra egina 2016ean. Pedagogia sistemikoa eta metodologia tresnen masterra egina 2019 eta 2020an. Egunerokotasunean, ameslari, entzule,jasotzaile, bidelagun…

Xabier Etxaniz Ulazia (Azkoiti,1989) Arkitekto teknikoa da ikasketaz, eta Bigarren Hezkuntzan dihardu irakasle lanetn. Txikitatik trikitixa izan du soinean jantzita, hainbat txapelketetan parte hartu izan du. 2014tik 2017rako Euskal Herriko Trikitilari Gazteen txapelketa eta 2017ko Markinako Helduen Trikitixa Txapelketak irabazi zituen. Gainera, 2016ko Geure Kolkotik diskan parte hartu zuen Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen eskutik. Hala ere, musika munduan bakarrik ez da ibili sortzaile. Azkoitiko Maxixatzen aldizkarian iritzi artikuluak idatzi izan ohi ditu. Itxialdi garaian Monika Arratibel Goñirekin batera “Laino Txiki, egizu negar poliki” albun ilustratua sortu zuen. 2020ko abenduan Erein argitaletxearen eskutik argitaratu zuten euren lehenengo haurrentzako ipuina.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments