‘Poetak Maiatzean’ jaialdia antolatu dute Gasteizen hilabete osorako

0

Literatura eta poesiaren inguruko jaialdia prestatu dute Gasteizen maiatzerako. Programa maiatzaren lehenarekin hasi eta hilaren 30ean amaituko da.

Mintegiak, errezitaldiak, kontzertuak, poesia erakustaldiak, irakurketa herrikoiak… biltzen ditu Gasteizen abian den ‘Poetak Maiatzean’ jaialdiak. Bertako poetak zein gonbidatuak, taldeak, elkarteak, poesiaren inguruko tailerrak, kantautoreak, musika-taldeak, aktoreak, musikariak edo dantzariak izango dira bertan. Helburu nagusia poesia hiri osoan barrena hedatzea da (hala nola eskolan, Unibertsitatean, liburutegietan, tabernetan, merkatal-guneetan, hiriko toki emblematikoetan…).

Ikus egitaraua osorik.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments