Estitxu Fernandezek eta Erika Lagomak elkarrekin ondu duten saiakera aurkeztuko dute maiatzaren 5ean

0

Tene Mujika Sariaren irabazle izan zen lanak hamahiru lekukotasun jasotzen ditu: hamaika ama eta bi aitaren testigantza bana

Elkar argitaletxeak maiatzaren 5erako iragarri du Estitxu Fernandezek eta Erika Lagomak elkarrekin ondu duten ‘M ama* eme* ume*’ liburuaren aurkezpena. Egileekin batera bertan izango dira Xabier Mendiguren editorea eta Aritz Larrañaga, Debako Udaleko kultura zinegotzia (Tene Mujika Sariaren emaitza baita saiakera).

“Erika Lagomak eta Estitxu Fernandezek feminismotik eta amatasunetik pentsatu eta gauzatu dute honako liburu hau, hamahiru lekukotasun jasoz, hamaika ama eta bi aitaren testigantza bana: bikotedunak eta bikotegabeak, heterosexualak eta homosexualak, amabakarrak, adoptatzaileak, ama ez izatea erabakitakoak… Askotarikoak dira esperientziak eta bizikizunak, ugariak iritziak eta desberdinak mundu-ikuskerak; guztiak ere aberasgarriak eta zer pentsatua ematen dutenak”, aurreratu dute Elkar etxeko arduradunek.

Sinopsia
Haurdunaldia, erditzea, erdiondoa, umearen zaintza… tradizioz emakumeari egokitu zaizkion eginkizunak dira denak ere, batzuk biologiaren indarrez, beste batzuk gizartearen antolamenduaren erruz. Horrenbestez, ez da harritzekoa, feminismoak andrazkoen emantzipazioaren alde egiten duen borrokan, amatasunari destainaz edo gutxienez deserosotasunez begiratu izana, patriarkatuaren tresna bat delakoan, emakumeak betiko betebehar eta menpekotasunei loturik mantentzeko. Alabaina, amatasuna instituzio gisa emakumezkoen autonomiarako muga, haien garapenerako traba eta askatasunerako oztopo izanik ere, ezin da ukatu, era berean, haur bat mundura ekartzea, bere zailtasun, min eta neke guztiekin ere, esperientzia guztiz eder eta zirraragarria dela emakume askorentzat, edo hala izan litekeela eta izan beharko lukeela, behintzat, inguruak (gizarteak, komunitateak, legeek) lagunduz gero.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments