Intxixu Ikastolako LH1 mailako ikasleen aurrean aurkeztu dute Miren Agur Meabek idazleak eta Gaston ilustratzaileak
‘Hostopostoak eta ilargi-jaia’ ipuina aurkeztu dute gaur goizean Bilboko Euskararen Etxean. Euskararen Etxeak berak argitaratu du Miren Agur Meabek idatzi eta Asier Iturralde ‘Gaston’ek ilustraturiko ipuina, eta Intxixu Ikastolako LH1 mailako ikasleen aurrean egin dute aurkezpen ekitaldia.
Miren Agur MeabekĀ azaldu duenez, hiru helburu ditu ipuinak: āirakurketa jostagarria sustatzea, fantasia elikatzea eta hiriko umeen harreman afektiboa sendotzea euskararen ahozkotasunarekikoā.
Egiturari dagokionez, āegoera harrigarriā batetik abiatzen da kontakizuna, gero, gatazka bat gertatzen da, eta amaiera irudimentsu batekin amaitzen da.
Horretarako, hizkuntzaren āesperientzia poetikoaā baliatu du, āhizketa xume eta baliabide poetikoenā bidezā. Sinonimia ere agertzen da. āEsaterako, `hosto pilaĀ“ pertsonaien ohea da, baina, nagusiok dakigunez, `hostopila“ hojaldreaĀ re bada. Hala, pertsonaiek hostopila egin beharko dute hostoekin eta errezeta eta osagaiak bilatuā.
Zenbait curriculum-item ere biltzen dira ipuinean: āingurumenarekiko errespetua, liderren gaitasuna eta sormenaren garrantzia egunerokotasuneanā.
Gastón ilustratzaileak, bestalde, Miren Agur Meabek aurretik sortutako izakientzat irudikatu duen unibertsoa azpimarratu du. āOso erakargarria da unibertso hori, eta orain arte ilustratu dudan ipuinik politena izan da; irakurtzean hunkitu egiten nintzenā.
Hostopostoak
Hostopostoak izenburupean, Bilboko Euskararen Etxean egiten diren Familia-programaĀ eta LH1, LH2 eta LH3 ikasleei zuzendutakoĀ Eskola Programa biltzen dira. Hartara, ‘Hostopostoak eta ilargi-jaia‘ ipuin-liburua Euskararen Etxeko haurrei zuzendutako eskaintza osatzera dator.
Familia-programan eta LH1, LH2 eta LH3 ikasleentzako eskola-programan parte hartzen duten taldeek doan jasoko duteĀ Hostopostoak eta ilargi-jaiaĀ .Halaber, Euskararen Etxean bertan ere eskuratu ahalko da 5 euroren truke.