SASTRAKA/MALEZA Gasteizen izango da maiatzaren 6etik 14ra

0

Erakusketa, Don Inorrezen kontzertua eta bisita gidatua bilduko ditu Oihaneder etxean prestatu duten egitarauak

Pello Lizarralde idazleak, Jose Ignacio Agorreta margolariak, Imanol Ubeda musikariak eta Imanol Rayo zinemagileak elkarlanean ondu duten argitalpena da ‘Sastraka/Maleza‘, eta haren inguruan antolaturiko egitaraua Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean izango da  maiatzaren 6tik 14ra.

Maiatzaren 6an arratsaldeko 19:00etan zabalduko dute erakusketa; hilaren 8an Don Inorrezek kontzertua eskainiko du eguerdiko 12:30ean; eta 14an erakusketara bisita gidatua eskainiko dute 12:00etan.

Sastraka/Maleza
Proiektu honen sorreran Pello Lizarraldek José Ignacio Agorreta margolariari bidali zion testu bat dago; oinarri bera hartuta, handik gutxira, Imanol Ubeda musikariak hamabi kanta ondu zituen eta Imanol Rayo zinemagileak argazki bilduma.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments