Joseba Sarrionandiaren lana aztertuko dute EHUren Udako Ikastaroetan

0

Mari Jose Olaziregik eta Nerea Eizagirrek zuzenduko dute ikastaroa, eta Sarrionandiak berak ere parte hartuko du

Joseba Sarrionandiaren literatura: bitakora kaiera izeneko ikastaroa antolatu dute Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen barruan. Uztailaren 18an eta 19an izango da, EHUren Bizkaia aretoan, Bilbon. Mari Jose Olaziregik eta Nerea Eizagirrek zuzenduko dute, eta Joseba Sarrionandiak berak ere partea hartuko du: Bizitzan artekatutako liburuak hitzaldia emateaz gain, Olatu arteko txalupa arraroa musika-literatura ikuskizuna taularatuko du Ines Osinagarekin batera, eta Ruper Ordorikarekin ere ariko da Memoriaren mapa. Abesti batzuen inguruko elkarrizketa saioan.

Hona, egitaraua:

Uztailak 18
09:00: Mari Jose Olaziregi eta Nerea Eizagirre: Ikastaroaren hasiera.
09:15: Lorea Bilbao: inaugurazio instituzionala.
09:30: William Anthony Douglass: Diáspora y cultura vasca. La obra de Joseba Sarrionandia como paradigma diásporico.
10:15: Eider Rodriguez: Kalaportuko marinela. Joseba Sarrionandiaren itsasoetan barna.
11:30: Leire Bilbao: Poesia dena eta ez dena (ez diren gauzak ere badirelako).
12:15: Aiora Jaka Irizar: Tradutore tradittore. Sarrionandiaren liburutegian barna.
18:30: Ines Osinaga & Joseba Sarrionandia: Olatu arteko txalupa arraroa. Letrak eta doinuak elkarrizketan.

Uztailak 19
09:30: Mikel Aierbe Sudupe: Narrazio guztiak berrirakurtzen.
10:15: Nerea Eizagirre: Sarrionandiaren erbeste literarioa: kontrapuntuzko idazkerarantz.
11.30: Joseba Sarrionandia: Bizitzan artekatutako liburuak.
18:30: Ruper Ordorika & Joseba Sarrionandia. Memoriaren mapa. Abesti batzuen inguruko elkarrizketa.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments