Eider Rodriguezek ekainaren 15ean jasoko du 111 Akademiaren Saria

0

Azken urteetako ohiturari jarraituz, 111 Akademiak Amasako Hika txakolindegian ospatuko du sari-emate ekitaldia

Eider Rodriguezek ekainaren 15ean jasoko du 2021eko 111 Akademiaren Saria. Amasako Hika txakolindegian izango da sari-emate ekitaldia iluntzeko 19:00etan, eta idazle sarituari saria ematearekin batera, liburu sarituko pasarteen irakurketek osatuko dute ekitaldia.

111 Akademiak apirilaren amaieran jakinarazi zuen aurten Eider Rodriguezi (Orereta, 1977) emango diola 2021eko 111 Akademiaren Saria. Akademiakideek Rodriguezen ‘Eraikuntzarako materiala‘ eleberria izendatu dute 2021eko libururik gogokoen. 212 akademiakide ditu une honetan 111 Akademiak, eta horietako 127k parte hartu dute 2021eko sariduna izendatzeko 2022ko urtarrila eta apirila bitartean burututako hiru bozketa txandetan. Rodriguezen lanak Itxaro Bordaren ‘Euri zitalari esker’ eleberria izan du lehiakide azken bueltan.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments