Kimu bildumako album ilustratu berriak argitaratu ditu Ikaselkarrek

0

Lehen irakurleari begira, argitalpen berriak plazaratu ditu Ikaselkar hezkuntza
argitaletxeak Kimu bilduman: ‘Itzal itzela‘, Leirek Bilbaok idatzia eta Yolanda Mosquerak
ilustratua, eta ‘Zarata do maiorrean biolin eta pianorako‘, Iban Barrenetxeak idatzia eta
ilustratua.

Kimu ipuin-bilduma 5-6 urtetik aurrerako umeei zuzenduta dago. Hitzen eta irudien
bidez, irakurle gaztetxoenak entretenitu, irakurketan trebatu, hizkuntzan aberastu eta
arteaz gozatzen irakastea du helburu.

Itzal itzela
Hondartzara joaten denean, hondar epelaren zurrumurrua sentitzea gustatzen zaio
Pauleri. Toallan etzan eta kalatxoriei begiratzea. Harean ezabatuko diren irudiak
marraztea… Hondar azpian zerbait mugitzen sumatu duen arte. Geldi geratu da,
harrituta, zer egin ez dakiela. Amonaren esaeraz gogoratu da orduan: beldurrari aurre.

Zarata do maiorrean biolin eta pianorako
Album ilustratu honetako abiapuntua, duelu baten lehertzen den piano eta biolinerako
musika-entsegu bat da. Protagonistak bi haur musikari dira. Iban Barrenetxeak maisuki
idatzi eta ilustratu duen umorez eta emozioz jositako album berezia da.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments