Nekatoenean literatura sorkuntza egonaldirako deialdia aurkeztu dute

0

2022ko urria eta abendua bitartean egingo da egonaldia, Abbadia Eremuko Nekatoenean

Betiko legez, Euskal kultur erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak, Abbadia Eremuko euskal idazle batentzat egonaldirako deialdia luzatu dute.

Aurtengo deialdian, Juan Sebastian Elkano euskal esploratzailea eta marinel ospetsuak egindako munduko lehen itzuliaren 500. urtemugaren harian bideratuko da. Hortaz, ekimen hark izan dituen eraginen inguruko hausnarketa bat egiteko proposamena luzatuko zaie sortzaileei.

Literatura generoaren hautua librea bada ere (ipuina, eleberri laburra, poesia, komikia, antzerkia, bertsoa…), sormenak Juan Sebastian Elkanoren pertsonaiarekin lotura duen gairen bat jorratu beharko da: nabigazioa, esplorazioa, kartografia, astronomia, ontzigintza… Gainera, publiko gazteari zuzendutako sorkuntzak kontuan hartuko dira.

Aurtengo urriaren eta abenduaren artean, hilabete batez, Abbadia Eremuko Nekatoenean egingo da egonaldia, eta horretaz gain, 1 500 euroko diru-laguntza izango du idazleak.

Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 6a arte luzatuko da.

Info gehiago hemen.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments