Bi album berri aurkeztuko ditu Erein etxeak maiatzaren 17an

0

Amparo Errandoneak idatzi du ‘Egipton barrena/Descubriendo Egipto’, eta Danele Sarriugartek ekarri du euskarara Ole Mathismoen-en ‘Zer gertatzen da klimarekin?’

Erein argitaletxeak haur literatura saileko bi album berri aurkeztuko ditu maiatzaren 17an: Ole Mathismoen-en testua eta Jenny Jordahl-en ilustrazioak dituen ‘Zer gertatzen da klimarekin?’, Danele Sarriugartek euskarara ekarria; eta Amparo Errandonearen ‘Egipton barrena / Descubriendo Egipto’, euskaraz eta gaztelaniaz argitaratua. Hilaren 17ko aurkezpenean izango dira Amparo Errandonea, Danele Sarriugarte eta Uxue Razquin Erein etxeko editorea.

Zer gertatzen da klimarekin? Ole Mathismoen / Jenny Jordahl (Il.)
Zatoz gurekin, klimaren krisia zer den deskubrituko duzu abentura honetan. Zergatik sortu da? Zer da berotze globala? Zer ondorio du? Eta, gauzarik garrantzitsuena, zer egin dezake gutako bakoitzak planetari laguntzeko? Denboran eta espazioan barnako bidaia argigarri eta zirraragarri honetan, munduko ekosistema nagusietara eramango zaituzte Jenny Jordahl-ek eta Ole Mathismoen-ek, galdera horiei guztiei erantzuteko. Gure bizitza dago jokoan!

Egipton barrena / Descubriendo Egipto. Amparo Errandonea
K. a. 756. Tutmes (nekazari-familia bateko semea) eta Neferu (Egiptoko erregearen semea) jolasean dabiltza Nilo ertzean, piramideen parean, beste hainbat arratsetan bezala. Egun horretan, ordea, zerbait gertatuko da, eta bizia aldatuko die betirako. Haur hauen eskutik, Niloren herrialdean barrena ibiliko da irakurlea; bidaia horretan era askotako abenturak, umorea eta deskubrimendu zirraragarriak aurkituko ditu, eta, hala, antzinako Egiptoko zibilizaziora hurbiltzeaz batera, protagonisten patu harrigarriaren lekuko izango da.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments