Izaskun Igoa Jaimerenak bere lehen poesia liburua kaleratu du

0

DK Poesia Sariaren V. ekitaldiaren lan irabazlea da Igoa Jaimerenaren ‘Hotza bazkatzen’

Balea Zuria argitaletxeak maiatzaren 26rako iragarri du Izaskun Igoa Jaimerenaren (Ziga, 1995) ‘Hotza bazkatzen‘ poesia-liburuaren aurkezpena, DK Poesia Sariaren V. ekitaldiaren lan irabazlearen aurkezpena, alegia.  Donostiako Udal Liburutegiko Mandasko Dukearen aretoan izango da ekitaldia eguerdiko 12:00etan, eta Igoa Jaimerenak alboan izango ditu Balea Zuriako eta Donostia Kulturako ordezkariak.

Sinopsia
Gorputzari uko egin gabe, haragoko kezka eta gogoetetan sakontzeko gaitasuna erakusten du idazleak bere poemetan. Hotza bazkatzen lanak kontzientzia eta izatea ditu ardatz, denbora eta espazioa, eta horien inguruko gogoeta filosofikoa. Halaber, planteatzen dituen kezkak iritsi egiten dira irakurlearengana, hunkitu egiten dute. “Min handi batek sortu omen zion/idatzitako esaldirik ederrena./Baina ez du minak idazten,/zuk idazten duzu”.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments