Ekainaren 13an eta 14an izango dira Poesia eta Pentsamendua jardunaldiak

0

13ko saioak Chillida Lekun egingo dituzte eta 14koak, Victoria Eugenia Club aretoan

Hamabosgarren edizioa izango dute aurtengoa Felipe Juaristik, Juan Ramon Makusok, Pello Otxotekok eta Aritz Gorrotxategik 2008an martxan jarritako Poesia eta Pentsamendua jardunaldiek. Ekainaren 13an eta 14an izango dira aurtengo hitzorduak: Chillida Lekun lehen egunekoak eta Donostiako Victoria Eugenia Club aretoan, bigarrenekoak:

Ekainak 13, Chillida Leku, 19:00:
Parte-hartzaileak: Jon Gerediaga, Luisa Etxenike eta Nuria Barros. Musika: Itsasne Fernadez eta Jon Makuso.

Ekainak 14, Victoria Eugenia Club aretoa, 19:00:
Parte-hartzaileak: Mikel Arruabarrena Larrarte, Iosune de Goñi, Izaskun Igoa Jaimerena, Juan Carlos Mestre eta Itziar Ugarte Irizar.

Berriro igo nauzu
2008ko azaroan egin ziren lehen jardunaldiak, eta, horrekin batera, arestian aipatu lau poeta antolatzaileek manifestu bat plazaratu zuten poesia eta pentsamendua gaiak ardatz hartuta. Geroztik, hamar manifestu gehiago kaleratu zituzten jardunaldien harira, hamaikara heldu arte. Zifra borobila euskaraz. Hamaika. Manifestu bakoitzarentzat Imanol Larrinaga margolari durangarrak margo bat egin zuen, eta jardunaldien kartelen irudiak ere berarenak dira. Arestian esan bezala, dagoeneko 15 urte bete dituzte jardunaldiek, eta urteurrena baliatuz, oroigarri modura, liburu batean bildu dituzte manifestu guztiak elebitan, euskaraz zein gazteleraz: ‘Berriro igo nauzu‘. Testu horietan hainbat kezka eta gogoeta daude, unibertsalak zein gaurkoagoak, baina erdigune nagusi bat dute: poesia.

 

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments