Sara

1

Izenburua: Sara
Idazlea: Jabi Elortza
Argitaletxea: Elkar
Urtea:2017

Sara, Jokin, Alaitz, Joseba, Maitaneā€¦15 urte inguruko gazteak dira, ikastetxe berean dabiltza eta hortik kanpo ere hainbat kontutan nahastuko dira. Batzuk barregarriak vaina beste asko beldurgarriak. Irakurtzen hasi eta jarraitzeko irrika pizten duen istorioa, zer gertatuko den jakin nahirik.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Donostia 47.3

Liburu honetako protagonistak DBHko ikasleak dira, kontrazalak dioenez, 15 urte ingurukoak. Hainbat istorio gertatzen zaizkie. Narrazioak istorio batetik bestera jauzi egiten duenean parentesi batzuk ageri dira jauzi horren adierazgarri, eta horrek lagundu egiten du haria segitzen.

Nolanahi ere, haria ez da korapilotsua. Korapilotsua dena da protagonisten bizitza. Protagonistek aidean dituzte hormonak eta horrek ez die beti bizimodua errazten, eta familiak ere ez askotan, gurasoek alegia. Eta horixe da gustatu ez zaidana liburu honetatik. Edo agian nik gehiegi espero nuen.

Espero nuen maitasuna, eta gorrotoa, eta hori badago; espero nituen familia desegituratuak, eta ageri dira; izango zela parranda, sexua, droga, bortxaketa, eta hori ere ageri da; agertuko zela irakasleren bati zakar eta lotsagabe erantzuten dion ikasleren bat, Joseba, kasu. Baina espero nuen, eta ez da ageri, hainbat irakaslek etxeko lan gehiegi bidaltzeagatik guztiz agobiatuta dauden hainbat ikasle eta hauen gurasoak ere azaltzea, ez derrigor kontakizuneko gai nagusi modura, baina bigarren edo hirugarren plano batean gutxienez. Espero nuen ikustea eskola-orduak bukatu eta gero, bateko kirola dela, besteko klase partikularrak eta abar, guztira iritsi ezinda dabiltzan ikasle koitaduak. Agian hurrengo batean!