Izenburua: Tximeletak bizkarrean
Idazlea: Ugaitz Agirre
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2018
Sara Historia irakaslea da Florentziako unibertsitatean. Ikasturteko lehenengo egunean istripu txiki bat izango du, iraganeko ezbehar bat gogora ekarriko diona. Ahizpak deituko dio egun berean, eta aitari azken bisita egitera itzuliko da jaioterrira. Baina gaztaroko mamuekin egingo du topo han. Sarak urteetan gorde du Kataluniatik ihes egiteko erabakiaren arrazoia, baina nobela autobiografikoa idaztea erabaki duenez, bere bizitzaren puzzlea osatzen hasiko da pixkanaka. Ugaitz Agirrek iraganaren zama, genero harremanak, identitatea ditu kontagai bere aurreneko nobelan.
Oso liburu ona Ugaitz Agirreren lehena. Sara Ballet Historiako irakasle katalana da protagonista eta oso bizitza gogorra eta gorabeheratsua du. Zer edo zer gogorra gertatzen zaion bakoitzean tximeleta bat tatuatzen du bizkarrean, zazpi tximeleta eduki arte.
Oso erraz irakurtzen da eta zaila da liburua uztea irakurraldi bakoitzean. Izan ere, asteburu batean irentsi dut.
Amaierak, ordea, ez nau asebete; nire iritziz, liburuaren pasarterik txarrena izan da.
Baina, dena den, oso gomendagarria da liburu hau, eta zain geratu behar ea Ugaitz Agirre kontuan hartzekoa izango den euskal literaturan. Beraz, bigarrenaren zain!