Zuloa

1

Izenburua: Zuloa
Idazlea: Xabier Gantzarain
Argitaletxea: Elkar
Urtea:2018

Paradoxa polita da: iraganak irautera egiten du. Eta narrazio batean sartzen dugu iragana, zentzu bat ematen diogu orainetik, zentzu bat ematen diogu oraindik; ondo asko dakigu, nean, iragan baten hondarrak garela. Hondarren hondarrak, nahiago bada. Eta narrazio horri historia izena ematen diogu, argi gera dadin, ez dezagun nahastu literaturarekin, inork ez dezan pentsa asmatua denik, bere akziozko izaera ezkutatzeko. Historia kzioa da erabat, narrazioa, kontakizuna. Eta galdera da: artea kzioa da? Arteak ere irautera egiten du, eta Euskal Herriaren historia hurbila artearen bitartez aztertzen da Tene Mujika bekaren laguntzaz idatzitako liburu honetan. 23 saio labur dira, bakoitza artelan batetik abiatuta idatzia, testuingurua erakutsiz, bizitzarekin lotuz, memoriarekin, gure zulo beltzarekin. Ez da artearen historia bat, ez da historia liburu bat ere: memoria ariketa bat da funtsean. Memoria guztiak bezala tranpatia, kapritxosoa, obsesiboa, irrazionala, desegituratua, zatika emana, eta hala ere absolutua. Artelanak izan ohi diren moduan.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Azkoitia 76.1

Liburu berezi bezain interesgarria. Nahiko kezka banuen irakurri aurretik, artearen arloan piperrik ez dudalako ulertzen. Erakusketa gutxitan izan naiz, eta ikusitakoa normalean ez dut ulertzen. Errezelo horrekin hasi nuen liburuaren irakurketa, eta aztertutako 23 lanetako azalpen batzuk nahiko korapilotsuak egin zaizkidan arren, azalpenei esker lan artistikoak ulertzera (edo erdi ulertzera) iritsi naiz. Bestalde, horrek zure ikuspuntua baldintzatzen du, artelana Gantzarainen begietatik ikusten duzulako. Agian azalpenik gabe beste zerbait ikusi/ulertuko nuke.
Artisten obren bitartez Gantzarainek kritika zorrotza egiten dio gaur egungo gizarteari, nik bestela inondik-inora egingo ez nituzkeen loturak eginez. Horrela, bizi dugun gizartea askotan ez dela benetakoa, baizik eta sortutakoa (komunikabideek, gobernuak) gogorarazten digu egileak. Adibidez, komunikabideetan argazki bat agertzen bada talde bateko partaide batzuekin, zeintzuk dira besteak? Azaltzen direnak eta ez direnak, guztiak dira taldeko kide, baina argazkian agertzen ez dena ez da jendearen memorian gelditzen, eta memorian gelditzen ez denez, existitu ez balitz bezala da. Horrelakoek buruari bueltan batzuk ematera eraman naute, eta horregatik bakarrik merezi izan du liburua irakurtzea.
Batzuetan oso modu sinplean munduaren bilakaera azaltzen du, adibidez bere aitak esaten dionean “ni Azkoitian jaio eta 17 urterekin Donostiara joan nintzen. Zu berriz Donostian jaio eta 17 urterekin Londresera, nola aldatzen diren gauzak”. Bere erantzuna antologikoa da “bai aita, baina biok autobusean joan ginen. Beraz mundua ez da horrenbeste aldatu”.
Agian gatazkari/ETA-ri tarte gehiegi eskaintzen dio, nik askoz gutxiago aipatzen dituen beste gai batzuei (Lemoiz, etxebizitza, intsumisioa…) tarte gehiago eskainiko nieke.
Liburu erabat gomendagarria.