Ez erran deus

1

Izenburua: Ez erran deus
Idazlea: Jon Arretxe
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2018

San Frantzisko auzoko kameren arduradun berriak hamaika bider errepasatu ditu irudiak azken hilabetean; baina alferrik, ez dago Toureren arrastorik, desagertu egin da.

Sa Kene, Osman eta Xihab lagunek badakite ihesi joan dela, poliziaren hankapean egoteaz eta irainak jasateaz nazkaturik. Burkinafasoarrak Nafarroako Pirinioetan ezkutatzea erabaki du, herri galdu batean; Adama aspaldiko adiskidea du han zain. Elkarrekin zeharkatu zuten itsasoa pateran, eta beraiek izan ziren itsasaldi hartatik bizirik iritsi ziren bakarrak.

Publizitatea

Tourek beste lanbide bat du orain bere curriculum bereziari eransteko: ardiak zaintzen ditu. Bizimodu lasaia, ez du besterik nahi, baina edonora joaten dela ere, ezin dio bere patuari ihes egin. Gure detektibe-igarleak hainbat gorabehera biziko ditu, eta hiltzeko zorian ere egongo da, gogoz kontra nahasirik suertatu den kasu bat argitzeko zereginean.

Eleberri honen protagonistak bere arazoetatik ihes egin eta bakea bilatzen du beste leku batean, baina horrek ez dio migratzaile gisa aurrez aurre topatzen dituen zailtasunak konpontzen lagunduko. Horixe deskribatzen du Arretxek eleberri beltz honetan, testu soil baina, aldi berean, umorez zipriztindutako rural noir honetan.

Harpidetu
Jakinarazi
guest
1 Iruzkin
Berrienak
Zaharrenak Bozkatuenak
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Toureren seigarren liburua ekarri digu Jon Arretxek eta leku guztiz desberdin batean kokatu du Arretxek Toure liburu honetan. “Rural noir” deitzen omen dira landa-munduan gertatzen diren eleberri beltzak eta genero honetakoa da liburu hau. Izan ere, Nafarroako Pirinioetako herrixka batean agertu da Toure eta betiko arazoak sortuko zaizkio.
Istorioa San Frantziskokoak baino motelagoa iruditu zait eta ustekabe gutxiago daude liburu honetan.
Oso azkar irakurtzen da liburu hau, beste bostak bezala, baina interesa ez da izan besteetan izan nuen bezalakoa.
Gomendagarria da liburu hau, Toureren ibilbide osoa jakitearren, nahiz eta serieko libururik onena ez izan. Ea zer gertatzen zaion Toureri hurrengo liburuan!!!