Hondarrak

1

Izenburua: Hondarrak
Idazlea: Ruben Sanchez
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2019

Etakide izateagatik atxilotzen dutenetik, espetxe batetik bestera daramate Tupa. Itzalean, familiaren istorioak biltzeari ekiten dio gatibu gazteak, eta horrela agertzen zaizkigu, beren ahotsean, Pilar eta Julia, hiru belaunaldiren kontaketa osatzeko. Kartzelako pasadizoak eta gorabeherak Uxue herriko egunerokoarekin nahastuko zaizkigu, 80ko eta 90eko hamarkadak Gerra Zibilaren hondarrekin, Nafarroako hegoaldea Arabako hiriburuarekin. Eta herri bat husten ikusiko dugu, pertsona bat kartzelan zahartzen, ametsak aldatzen eta behin hartutako erabakien ondorioekin bizitzen. Ruben Sanchez Bakaikoaren lehen eleberri honek, espetxe literatura esan dakiokeen azpigenero hori elikatzeaz gainera, gatazkak eta gatazkek ezaugarritutako herri baten kontaketa bizia egiten du.

Harpidetu
Jakinarazi
guest
1 Iruzkin
Berrienak
Zaharrenak Bozkatuenak
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Oso liburu ona Ruben Sanchez Bakaikoaren lehenengoa.
Tupa goitizeneko etakide gasteiztar baten bizitza kontatzen du, atxilotu baino lehen eta atxilotu eta gero, eta, batez ere, bere kartzelaldi luzea eta espetxe-aldaketa ugariak, hori guztia lehen eta hirugarren pertsonan adierazita.
Halaber, Tuparen amatxik eta amak Nafarroako Uxuen bizi zituzten pasadizoak tartekatzen ditu idazleak: gerra zibileko eta ondorengo kontuak (amatxi) eta 1960ko egunerokoan amak idatzitakoa.
Azkar irakurtzen da eleberria eta inoiz ez da interesa galtzen, kapituluak oso laburrak direlako eta etengabe dagoelako atzera eta aurrera kontakizuna.
Erabiltzen duen euskara ederra da eta agertzen diren erderismoak nahiatezkoak dira, Uxuen erabiltzen diren hitzak baitira (muete-muetak, kutoak, etab.).
Ondorioz, oso gomendagarria da liburu hau eta ea ez den hau Ruben Sanchezen bakarra!.