Alardeak, ukatutako plazara

0

Izenburua: Alardeak, ukatutako plazara
Idazlea: Maite Asensio eta Arantxa Iraola
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2018

Zer gertatu zen 1996ko udan Irunen eta Hondarribian, emakume batzuk alardeetan soldadu gisa parte hartzen saiatu zirenean? Nola aldatu ziren euren bizitzak aldarri parekidearen alde egin eta gero? Zergatik sortu zen hain erantzun bortitza andreen partaidetzaren aurka? Zein osagaik eragin eta elikatu zuten kontrakotasun hori? Zein argudio erabili dute auzitegiek emakume soldadurik onartzen ez duten alardeak babesteko? Zein jarrera izan dute erakunde publikoek eta alderdi politikoen ordezkariek? Nolako bilakaera izan du herriotako bizikidetzak hogei urteotan? Eskoletan jorratu al dute gaia? Duela bi hamarkada bezain gotortuta al daude auziaren inguruko jarrerak orain? Eta, hainbeste denbora igaro ondoren, nola konpon daiteke egun alardeen gatazka? Galderoi erantzuteko eta horien inguruan hausnartzeko ahalegin bat da liburu hau.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments