Sanrokeetarako, etxean

1

Izenburua: Sanrokeetarako, etxean
Idazlea: Adriano de Mata
Argialetxea: Txalaparta
Urtea: 2021

1937ko maiatza. Erresuma Batuak inoiz jasotako errefuxiatu-olderik handiena Southamptongo portuan lehorreratzear da, eta inork ez du halako gertakizun bat huts egin nahi. Santurtzitik atera den itsasontzian, Habana izenekoan, ia lau mila haur, eta horien artean Pirmin, Eusebio eta Aurea lekunberritar anai-arrebak. Sanrokeetarako etxean izanen direla, hala esan diete portuan agurtu berri dituzten gurasoek, negarrik ez egiteko, errepublikazaleek gerra laster irabaziko dutela eta berehala elkartuko direla berriz Debako amatxirenean, urtero bezala, jaiez gozatzeko. Anai-arreben ibileren bidez eta erbeste hartan aldez edo moldez parte hartu zuten beste hainbat ahotsen bidez iritsiko zaizkigu sanrokeak lekutan utzi zituen egonaldi hari buruzkoak. Gerratik ihesi, beste gerra batzuk ezagutu baitzituzten ume haietako askok.

Subscribe
Notify of
guest
1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Liburu bikaina Adriano de Mataren lehenengoa. Ingalaterrara gerra zibiletik ihesean joan ziren umeei buruzkoa da eleberri hau eta izugarri ondo kontatuta dago.

Dokumentazio lana ere itzela izan da eta, horri esker, gehienok bezala gainetik bakarrik ezagutzen nuen gai honetan aditu bihurtu naiz eleberri eder hau irakurri eta gero. Oso luzea da liburua baina inoiz ez dut ineteresa galdu. Aitzitik, arrapaladan irakurri dut Kortaditarren gorabeherak jakiteko irrikan.

Idazketa ere ederra da. Lehen pertsona (gutunen bidez), bigarrena (Santiago marinelari zuzenduta) eta hirugarrena (gainerako kontaketak) erabili ditu idazleak, baita elkarrizketak ere, monotonia txikirik ere saihestuz. Gainera gozatu egin dut erabili dituen euskerekin, bai narrazioaren batuarekin, bai umeen eta andereñoen euskara propioekin (bizkaiera, gehienetan).

Laburbilduz, maisulan bat idatzi du Adriano de Matak eta gomendatu behar dut, derrigorrez. Ea Adriano ezezaguna ezagunago bihurtzen den beste liburu bikain bat idatzi eta gero!