Justin Hiriart

1

Izenburua: Justin Hiriart
Idazlea: Gregorio Muro “Harriet”
Ilustratzailea: Francisco Fructuoso
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2015

 

Justin Hiriart sailak Gregorio Muro Harrieten gidoia eta Francisco Fructuoso Esparzaren marrazkiak ditu, eta betiko abenturazko komikien adibide paradigmatikoa da. Atzean beti itsasoa dagoelarik –ia-ia beste pertsonaia balitz bezala– euskal baleazale talde baten ibilien berri izango dugu orriotan. XVII. mendearen hasiera aldean, Kanadako kostaldean barna mugitzen dira baleazale horiek, eta era guztietako abenturak biziko dituzte, pirata ingelesekin, abenturazale frantsesekin eta indigena indiar eta eskimalekin gurutzatzen baita haien patua, literaturaren zenbait maisulanari esker, nola diren Azken mohikanoa eta Moby Dick, guk oso ondo ezagutzen dugun inguru geografiko batean.

Justin Hiriart 1982 eta 1988 urteen artean egin zen, eta bost alek osatzen dute, nahiz eta haietatik hiru besterik ez ziren argitaratu album-formatuan. Era horretan, argitalpen honek, osoa eta ondo zaindua izanik, aukera ezinhobea eskaintzen die zaleei titulu hau hasi eta buka ezagutzeko, zeinak nazioarteko onespena izan baitzuen eta 1988an Alfred sarirako izendatu baitzuten –gaurko Fauve d’Or–, Angoulêmeko Nazioarteko Jaialdian, aurreko urtean frantsesez argitaraturiko album bat saritzeko 1976. urteaz gero ematen diren kategorietako batean.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Nekane

Komiki hau oso interesgarria iruditu zait. Berrargitalpen honetan izugarrizko lana egin zutela bere garaian nabari da. Oso ondo dokumentatua, XVII. mendean Baiona eta Ternuaren arteko bidaiak, bizimoduak, arrantza… askoz hobeto ezagutzen eta ulertzen lagundu dit. Marrazkiak ere oso ondo landuak.
Balorazioa: oso ona