Eskualdunaren gakoa

1

Izenburua: Eskualdunaren gakoa
Idazlea: Agurtzane Anduetza
Argitaletxea: Maiatz
Urtea: 2015

Oztoporik gabe barneratzen gara artistaren baitan, bere espazioa eskatzen duen hizkuntza minorizatu batean mintzo den horren barrenean. Kanpo itxura guztiak gorabehera, askatasuna arnasten dugu.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Agurtzane Anduetza

Liburu honetaz mintzatzen hasteko, esan behar dut askatasunez egina dagoela, arteak ematen duen askatasunez. Modu labur batean definitzeko, esango dut, edukiz betetako obra bat dela, arlo estetiko baten ontzian.

Prozesu artistiko baten erreprodukzioa da. Objektu honen forma adierazteko, azpimarratu nahi dut pintzel berarekin dagoela bai eskuz margotuta eta baita ere idatzita. Hitz gutxiko liburua da, marrazki sinplez osatua. Eskuen artean edukitzekoa, arnastekoa, sentitzekoa.

Galdera batekin hasten da. Nork egiten duen galdera hori misterio bat izanen da, orrialde horietan, erantzun gabeko misterio bakarra da.

Protagonistak, gu, eskualdunok, humanook.

Bere edukia ez da oso esplizitua. Hitz gutxi horietan irakurlearen esperientzia inplizitua dago. Hitz bakoitzak izkutatzen du bere baitan bere zentzuzko zama, egoera bat adieraziz, sentimendu bat, emozio konkretu bat; eta irakurleak gogora ekarriko du, konturatu gabe, bere bilaketa propioa.

Aurkitzen garen territorio libre honetan, botatzen den lehenengo muga adinarena da. Edozein adineko pertsonarentzat dago egina.

Hausten den bigarren muga denborarena da. Harpeetatik etorkizunera, bidaia bat da, edozein unetan dago kokatua, irakurleak hautatzen duen momentuan.

Eskualduna, Humanoa.

Hirugarren muga erortzen da ulertzen dugunean Eskualdun hitza Humano bezala erabilia dagoela. Gure herri txikitik mundu osora zabaltzen dugu bidaia hau, humano bat aurkitzen den edozein txoko galdura.

Liburu bukaeran, marrazkiak eurak ere gainditu egiten dira, laugarren muga hautsiz. Marraz eta mugaz osatutakoak zirenak, beltzez eginak, forma gabeko koloreetan murgiltzen dira orain, eraldatuak, protagonista bezala.

Bostgarren limitea, hizkuntzarena: ESKUARA mantentzen da naturalki liburuaren orrialdeetan; baina bukaeran beste hizkuntzetan irakurtzeko aukera ere badago. Osotasunean liburua irakurtzen ahalko da bost hizkuntzetan. Bakoitzak berean ulertu eta gero, eskuara jakin gabe ere, ulertu ahalko du, hor diren marrazkiak mugalari bihurturik. Horrela, bostgarren mugan paseoa egitea gauzatu ahalko dugu, muga, marraz deseginda, geureganatuz.

Beraz, Mundu puska haundi batean zabaldua izaten ahal da, ulertua eta eskuaraz irakurrita gainera.

Gainditutako seigarren muga, liburua bera da; momentu batean, botatzen gaituelako bere orrietatik bizitzara eta ORAINALDIRA.

Baina, hegaldatutako muga inportanteena, zazpigarrena, gure larruazaletik barnera paso ematen duena da: nahiz eta istant batez besterik ez izan, gure barnean muga erortzen dela sentitzen dugunean.