Gaueko eztabaidak

1

Izenburua: Gaueko eztabaidak
Idazlea: Agustin Arrieta Urtizberea
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2022

Kongresu batera joan diren lau gaztek elkar ezagutu dute herri txiki batean. Egunez kongresuko hitzaldiak entzun eta gero, gauero pizten da mahai baten inguruan haien arteko solasaldia. Iritzi eta uste ezberdinak badituzte ere, errespetu osoz eta nork berea defendatuz, gai eta auzi askori buruz eztabaidatzen dute. GAUEKO EZTABAIDAK dira. Egia, zientzia, erlijioa, maitasuna, sexu-generoa, artea, fikzioa, balioak edo zoriontasuna dituzte, besteak beste, eztabaidagai. Azken buruan, gu guztioi interesatzen zaizkigun eta bolo-bolo dabiltzan galderak eta erantzun-bideak jartzen dira mahai gainean.

Gazteen ekarpenak ondoz ondo kateatuz eta txandakatuz eratu da elkarrizketa formatuko testu hau. Elkarrizketaren ahalmenak erakutsiz, nork berea adierazteko eta bestearena entzuteko gonbita egiten zaigu liburu honetan.

Subscribe
Notify of
guest
1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Alegia 41.1

Gustatu zait elkarrizketa formatoan idatzitako liburu hau. Gai serio edo astun samarrak tratatzeko elkarrizketa eta txandatzea erabiltzean modu arinago eta, bide batez, alaiago bat erabiltzen dela dirudi.
Egia da zenbait momentutan protagonisten ahotan ideia edo esaldi berdinak sarritan errepikatzen direla eta gauza berdina irakurtzen ari nintzen sentsazioa izan dudala, baina bakoitzaren iritzi eta ekarpenak alde batera utzita, aurrez aipatu bezala, gaiak tratatzeko modua atsegina egin zait.